Diseinu Unibertsala

Estrategia honek ahalik eta jende gehiena erabili dezaketen produktuak eta zerbitzuak diseinatzea du helburu; giza gaitasun sorta zabala dagoela kontuan hartuta, egokitzapen edo diseinu espezializatu bat egin gabe, edozein adin, tamaina edo gaitasunaz gain, pertsona guztien bizitza errazten dutelarik.

Diseinu unibertsalaren 7 printzipioak:

  • Erabilera parekagarria: erabilgarria eta eskuragarria gaitasun desberdinak dituzten pertsonentzat.
  • Erabilera malgua: banakako lehentasun eta trebetasun askotara egokitzen da.
  • Erabilera sinple eta intuiziozkoa: erraz ulertzen da, erabiltzailearen esperientzia, ezagutzak, hizkuntza-trebetasunak edo kontzentrazio mailaz gain.
  • Informazio hautemangarria: erabiltzailearentzat beharrezkoa den informazioa eraginkortasunez eskeintzen du, giro-baldintzak edo erabiltzailearen gaitasun sentsorialez gain.
  • Errorearekiko tolerantzia: nahi gabeko edo ustekabeko ekintzen arriskuak eta ondorio kaltegarriak txikiagotzen ditu.
  • Ahalegin fisiko mugatua: eraginkortasunez, erosotasunez eta nekerik gabe erabili daiteke.
  • Tamaina aproposa: gerturatzeko, eskuragarri izateko, manipulatzeko eta erabiltzeko tamaina eta toki egokia izatea, erabiltzailearen gorputzaren tamaina, jarrera edo mugigarritasunarez gain.
Diseinu Unibertsala